XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.1.- DEFINIZIOAK.

Liburu-eramailetzarako Inbentarioa behar-beharrezkoa da, kontabilitate-arazoen hastapena eta kontabilitate-prozeduraren oinarria bait da.

Enpresaren inbentarioaren definizioa era honetan eman dezakegu: enpresaren bilakaeraren une batean enpresak dauzkan ondasun, eskubide eta betebeharren zerrenda zehatza.

Inbentarioak bi helburu nagusi ditu: - Mementu batean, enpresaren egoera finantzarioa finkatzea, hau da, bere aktibo, pasibo eta kapital likidoa modu zehatzean ezagutzea.

- Inbentarioan zehazten diren ondare-elementuak kontu-irekitzerako abiapuntu bezala erabiltzen dira, eta hortaz, beste ikasgai batean luzaro jardungo dugu.

Inbentarioa egiteko, eman behar diren urrats garrantzitsuenak honako hauek dira: - Enpresaren ondarea osatzen duten ondasun, eskubide eta betebeharren zerrenda eraiki.

- Ondare-elementu bakoitzaren unitate fisikoak edo kantitateak (kilogramoak, litroak, metroak......) neurtu.

- Inbentario-mota desberdinen arabera (urtero ekitaldi-bukaerakoa, enpresa-likidazioarena, etabar...) aipatutako ondare-elementuak baloratu.

3.1.1.- Nola sailka daitezke inbentarioak?.

Inbentarioak ikuspegi desberdin batzuen bidez sailka daitezke: - Hauen zabaleragatik: - Orokorrak: ondare osoa aztertzen dutenak.

- Partzialak: ondarearen zati baten aditzera ematen dutenak, adibidez salgaien inbentarioa.

- Inbentarioak egiten diren eragatik: - Analitikoak:.